:: zer da gizer.net? :: eremuak :: balioak :: lantaldea :: laguntzaileak :: egin lan gurekin
Egin lan gurekin

Bilboko Deustu auzoan dagoen Gizerbitek S.L. enpresa teknologikoan, C# eta ASP.Net ezagutzak dituzten garatzaileak bilatzen gabiltza, bai garapen berriak burutzeko, bai dagoeneko badauden proiektuetan mantentze- eta hobetze-lanak egiteko. Ikasteko eta lan egiteko gogoa duten pertsonak aurkitu nahi ditugu, eta ordainetan lan egiteko giro atsegina, lantalde gaztea, ordutegi malgua eta norberaren balioaren araberako soldata eta etorkizuneko aukerak.

Gutxieneko ezaugarriak:

  • Aplikazio informatikoak garatzen goi-mailako maila edota informatika arloko ingeniaritza teknikoa
  • C# y ASP.Net ezagupenak
  • Visual Studio (2003, 2005) ezagupenak

Kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • SQL Server ezagupenak
  • Windows (XP, 2003 Server) sistemak administratzeko ezagupenak
  • GNU/Linux sistemen ezagupenak
  • Beste zenbait programazio lengoaiei buruzko ezagupenak (Java, PHP)
  • Web irisgarritasunari buruzko ezagupenak
  • Egiazta daitekeen esperientzia
  • Euskara: maila ertaina/goikoa

Interesatuta bazaude, bidali zure curriculum-a honako helbide honetara: rrhh@gizer.net